Literatura
María Dueñas eta Kirmen Uribe, Nafarroako liburutegietako irakurrienak
Erredakzioa
'Misión olvido', 'El tiempo entre costuras' eta 'Mussche' izan dira 2013an Nafarroako Liburutegi Publikoetan gehien eskatu diren liburuak.
María Dueñas ('Misión olvido' eta 'El tiempo entre costuras') eta Kirmen Uribe ('Mussche') autoreak izan dira 2013an Nafarroako Liburutegi Publikoetan gehien irakurri diren autoreak.
Gaztelaniaz helduentzako literaturan gehien eskatu diren liburuak 'Cincuenta sombras de Grey' (E.L. James), 'El guardían invisible' (Dolores Redondo) eta 'En el país de la nube blanca' (Sarah Lark) izan dira.
Euskal literaturari dagokionez Kirmen Uriberen 'Mussche' izan da eskari gehien izan dituen lana. Horren atzetik Ondarruko idazlearen 'Bilbao-New York-Bilbao', 'Koaderno handia' (Agota Kristof) eta 'Arotzaren eskuak' eta 'Piztiaren begiak' (Alberto Ladrón) izan dira irakurleen gustukoenak.
Gaztelaniazko haur eta gazte literaturari dagokionez 'El mundo de las letras' izan da irakurriena. Hala ere Jeff Kinney autorearen 'El diario de Greg' saila izan da eskakizun gehien izan dituena 'Un pringao total', 'La ley de Rodrick' eta 'La cruda realidad' lanekin. Ondoren, 'El maravilloso mundo de los animales' eleberria aurkitzen da.
Euskarazko haur literaturan Toti Martinez de Lezearen 'Nur eta dortoken uharteak' izan ditu mailegu gehien. Horren atzetik aurkitzen dira Liesbet Slegersen 'Txomin ametsetan', 'Katalin zaintzailearekin', 'Katalin eta amaren tripatxoa' eta 'Katalin eta nebatxoa'.
DVDak
'La oveja Shaun', 'El maravilloso mundo de los animales', 'Pocoyo: aprende riendo' eta 'Trikitraka Trikitron' izan dira maileguan gehien utzi diren haurrei zuzendutako filmeak. Helduen sailari dagokionez Olivier Nakache eta Eric Toledano zuzendarien 'Intocable' lana da nafarroako liburutegietan gehien eskatu dutena.