Itxi

Goya sariak

Urresti: 'Zinea ez dut sariak jasotzeko egiten, zinea egiteko baizik'

Erredakzioa

Zaragozan bizi den bilbotarrak Fikziozko Film Labur Onenaren Goya irabazi zuen, 'Abstenerse agencias' filmarekin.  

Gaizka Urresti. Argazkia: EFE

Radio Euskadiko Boulevard saioak Goya Sarien 28. Edizioko protagonistak izan ziren zinemagile batzuekin hitz egin du. Gaizka Urrestik Fikziozko Film Labur Onenaren Goya irabazi zuen, 'Abstenerse agencias' filmarekin. Luis Arrizabalaga 'Harri' Zuzendaritza Artistiko Onenaren sariarekin egin zen, 'Las Brujas de Zugarramurdi'gatik eta Maite Ruiz de Austri Animaziozko Film Labur Onenerako izendatuta zegoen, 'El extraordinario viaje de Lucius Dumb' filmagatik.

Gaizka Urresti Goya Sarien 28. edizioan saritutako zinemagiletako bat da. Zaragozan bizi den bilbotarra 'Un dios que ya no ampara' film laburragatik izendatuta egon zen. Orduan ezin izan zuen estatua eraman baina oraingo honetan lortu du, 'Abstenerse agencias'i esker. Lan hori izan da aurten Fikziozko Film Laburrik Onena.

Radio Euskadiko Boulevard saioari eskainitako adierazpenetan, "atzo sentitutakoa berriro sentitzea gustatuko litzaidake", nabarmendu du. "Saria jasotzeko eta diskurtsoa emateko nerbioen osten zorionak eta prentsaren galderak datoz", gaineratu du.

Sariari dagokionez, "sariena garrantzitsua da, baino nik ez dut zinea egiten sariak izateko, zinea egiteko baizik", azaldu du.

Zinearen egoeraren harira, Madrilera 90eko hamarkadan joan zenean aurre egin behar izan zizkien zailtasunak gogoratu ditu, eta "horrekin bakarrik bizi" nahi duela gaineratu du.

Urrestik adierazi duenez, bere nahia "gizartearentzako beharrezkoak diren istorioak kontatzea da".

Luis Arrizabalaga 'Harri' izan zen beste sarituetako bat; Zuzendaritza Artistiko Onenaren saria eraman zuen, Alex de la Iglesiaren 'Las Brujas de Zugarramurdi'gatik.

Arrizabalagak esan du, besteak beste, "Goya jaso osteko egunean lana egitea tokatzen da, orain "Torrente 5" grabatzen ari direlako.

Maite Ruiz de Austrik Animazioen Film Labur Onenaren Goya jaso zuen, 'El extraordinario viaje de Lucius Dumb'egatik. Bere hitzetan, "izendatuta bezala egotea oso berezia da". Bere lanak izaera solidarioa dauka eta haurren eskubideei buruz hitz egiten du.

 

 

 

Albisteak (2)

Bideoak (3)