Itxi

Argazkilaritza

Català-Roca argazkilariaren erakusketa: iraganari begira, Donostian

Erredakzioa

Kubo Donostiako aretoak, Francesc Català-Roca argazkilariaren 150 lanen bidez, 50eko eta 60ko hamarkadan bizitza Madrilen, Bartzelonan, Sevillan eta beste hamaika hiritan nolakoa zen erakutsiko du.

Catalá-Roca, argazkilariaren erakusketa

50eko eta 60ko hamarkadako bizimoduak hobeto ulertuko ditu gaurtik aurrera Kubo Donostiako aretora bertaratzen denak. Francesc Català-Roca (1922-1998) argazkilariaren 150 irudi pilatu dituzte erakusketa areto horretan.

"Català-Roca. Maisulanak" erakusketa argazkilari katalanaren lan ugariaren aukeraketa da. Bere bizitza oparoan, 200.000 negatibo eta 17.000 kontaktu orri pilatu zituen.

Donostian, 1953 eta 1964 urteen artean egindako bidaia etengabeetan Català-Rocak hartutako irudirik onenak bildu dituzte, eta, horien bidez, orduko bizimoduaren erretratu plural eta egunerokoa gorpuzten da. Garai hartan Madril, Bartzelona, Sevilla, Cuenca, Murtzia, Eivissa, o Ciutadela (Menorca) eta beste hainbat hiritan zelan bizi ziren hobeto ulertzen da irudion bidez.

Pere Català Pic aitarengandik jaso zituen lanaren inguruko irakatsi guztiak Francescek. Ez zuen bere burua artistatzat, inondik ere, eta komunikazio tresna zen bere jarduna; profesionala zen, ez sortzailea.