Kultura
Kulturaren egoerari buruzko 'Guk gEUre Kulturaz' jardunaldia, Durangon
Erredakzioa
Kulturaren egungo egoerari eta etorkizunari buruzko hausnarketa egiteko, eragileak deitu dituzte San Agustin kulturgunean egiten ari diren ekimenera.
Kulturak egun bizi duen egoerak eta, ondorioz, etorkizunak kezkatuta, kulturgintzan ari diren eragileak deitu dituzte Durangon egiten ari diren "Guk gEUre Kulturaz" jardunaldira. Gaur, otsailak 27, 18:00ak bitartean arituko dira Ahotsenea, Eskena, Karraskan, Kulturalive eta MIE elkarteek deituta.
Eragileek egiten duten lanaz eta etorkizunean elkarrekin burutu ditzaketen ekimenei buruzko gogoeta egingo dute bertan. Honela, Euskal Herriko kulturgintzaren egoera aztertu eta aurrera egiteko bideak proposatuko dituzte.
Sortzaileak, antolatzaileak, bitartekariak, hartzaileak, hezkuntzako eragileak eta komunikabideak deitu dituzte Durangoko San Agustin kulturgunean egiten ari diren jardunaldira.