Itxi

Forum d’Avignon

'Hiria, kultur ekosistema gisa' aztergai, gaurdanik lau egunez Bilbon

Erredakzioa

Bilboko sortzaile eta kultura-adituak asteazken honetan bilduko dira hiriaren ekosistema kulturalaren diagnostiko bat egiteko eta hobekuntza-proposamenak egiteko.

Izen handiko adituak ibiliko dira Bilbon. Argazkia: Forum d'Avignon Bilbao.

Forum d´Avignon Bilbao eztabaida foro ospetsua asteazken honetan hasiko da, AlhondigaBilbaon. Kultura arloko hainbat adituk 'Hiria, kultur ekosistema gisa' aztertuko dute. Forumaren atarikoan, kultura eta sormenaren hainbat adituk lan jardunaldi bat egingo dute, hiriaren ekosistema kulturala balioztatu eta hobetzeko ekarpenak egiteko. Research Action Workshops izenburupean, Forum d'Avignonen atarikoa izango da gaurko jardunaldia.

Foroan parte hartzeko tokirik ez dago, 400 pertsonak eman baitute izena, munduko herri askotakoak (AEB, Frantzia, Txekiar Errepublika, Mexiko, Kuwait, Portugal, Suitza, Erresuma Batua, Alemania, Italia...), eta askotariko profilak dituzte: enpresa-zuzendariak, erakundeetako funtzio publikoko arduradunak, Estatuetakoak zein lokalak, kulturaren profesionalak, ikasleak, ikertzaileak, artistak, arkitektoak, hirigileak, arte zuzendariak...

Gaurko (asteazkena) jardunaldiko helburua ekosistema kultural hobea lortzeko baldintzak zehaztea da, bertoko kulturaren funtzionamendua hobetzeko zer behar den aurkeztea eta Bilboko kultura ikusgai izateko hobekuntzak zehaztea.

Forum d'Avignon Bilbao

Martxoaren 8ra arte, itzal handiko aditu asko izango dira bilgunean, hala nola Katrin Jakobsdottir Islandiako Hezkuntza, Zientzia eta Kultura ministro ohia, Saskia Sassen soziologo eta Gizarte Zientzien Asturiasko Printzearen sariduna 2013an, VitoAcconci artista eta arkitektoa, Gail Lord Chicagoko (AEB) Kultura Programaren arduraduna, Tarek Cherkaoui Qatarreko Museoen arduraduna, Guadalupe Echevarria 'Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburua'ren kultur zuzendaria...

Albisteak (1)