Ikuskizuna
Kirmen Uribe eta Wim Mertens, 'Mussche'ko unibertsoa gorpuztuz
Erredakzioa
Uribek bere azken eleberriaren zatiak errezitatuko ditu, Wim Mertens belgikar musikariak bertan inspiratutako musika piezak jotzen dituen bitartean. Asteartean Arriagan eta asteazkenean Kursaalen.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Kirmen Uribe idazleak eta Wim Mertens belgikar konposatzaile, moldatzaile, piano eta gitarra jotzaile eta abeslariak bat egin dute, "Mussche" eleberrian bildutakoak, musika lagun, agertokira eramateko proiektu honetan.
Idazle ondarroatarrak eleberriko txatalak errezitatuko ditu, kontzertu gisa egituratutako ikuskizunean. Wim Mertensek, bien bitartean, pianoa joko du, eta une batzuetan bere ahotsa ere jarriko du; Eleberrian inspiratuta dago Mertensek beren beregi idatziriko musika.
"Mussche"
1937ko maiatzean, Robert Mussche idazle belgikarrak gerraren ondorioz ihes egindako euskal neskato bat hartu zuen Ganteko etxean. Neskatoa ezagutu izanak sakon aldatu zuen Mussche, eta pixkanaka giza eskubideen alde jarduteari ekin zion. Horrela, Gerra Zibilean kazetari moduan parte hartu zuen eta II. Mundu Gerran nazien aurkako erresistentzian murgildu zen. Benetako istorio horretan oinarrituta, Kirmen Uribek "Mussche" eleberria idatzi zuen (2012an editatua).
Wim Mertens konposatzaile belgikarra eta Kirmen Uribe oso gertu daude, bizitza eta ibilbide artistiko desberdinak dituzten arren, kulturaren eta munduaren, ikuspegi gizatiarrari eta solidarioari dagokienez. Konpromiso horren fruitua proposamen hau.