Itxi

Kale antzerkia

Leioako Umore Azokak 45 ikuskizun hartuko ditu ostegunetik igandera

Erredakzioa

Bizkaiko herriak lau egunetan hartuko dituen 45 ikuskizunetatik 16 estreinaldiak izango dira. Hamabosgarren edizioa da aurtengoa.

'La Cuisine Macabre'. Argazkia: Leioako Umore Azoka

Leioako Umore Azokaren hamabosgarren edizioak 45 ikuskizun bilduko ditu maiatzaren 15etik 18ra bitartean, 16 estreinaldi tartean. Antzerkia jaun eta jabe izango da Bizkaiko udalerriko kaleetan.

43 konpainia egongo dira Umore Azokan, 45 ikuskizunen 100 emanaldi baino gehiago eskaintzeko. Nazioarteko sei konpainiak parte hartuko dute, Argentina, Frantzia eta Herbehereetatik etorrita; Estatuko 24k Aragoi, Asturias, Gaztela eta Leon, Katalunia, Valentzia eta Murtziatik etorrita; eta 13 euskal konpainia .

Umore Azokak euskal konpainia horien zortzi estreinaldi hartuko ditu ("Cenicienta puedes ser tú", Borobil Teatroarena; "Walkman", Ganso&Cíarena; "Nola", Hortzmuga Teatroarena; "Athra Sílex", Kolektibo Monstrenkorena; "Txatarra", Malas Compañías Zirko Taldearena; ".. irakurriz", Shakti Olaizolarena eta "La conga", Trapu Zaharrarena). Gainera,Estatuko taldeek ere hamar estreinaldi aurkeztuko dituzte.

Antzerkia, zirkua, dantza, performancea, clown-ak, instalazio artistikoak eta mikroantzerkiak izango dira Leioan igandera bitartean.