23 eurogatik erosi zuen
Gauguinen margolan baliotsu bat aurkitu dute Siziliako sukalde batean
Erredakzioa
10 milioi eta 30 milioi euro artean baloratutako arte lana Erresuma Batuan lapurtu zuten 70eko hamarkadan eta jubilatu baten etxean zegon.
Paul Gaugin margolari ospetsuaren margolan bat aurkitu dute Siziliako jubilatu baten sukaldean. 1970an lapurtu zuten eta jubilatu honek 23 euroren truke erosi zuen.
Pierre Bonnarden beste margolan bat ere aurkitu dute etxe berehan. XIX mendearen amaierako artistaren lan hau Gauguinen artelanarekin batera erosi zuen enkante batean aipatutako jubilatu italiarrak 45.000 liraren truke (23 euro inguru).
Oihalaren gainean margotutako Gauguinen olioak, poliziaren ustez, 10 milioi eta 30 milioi euro bitarteko balioa dauka eta artista honek 1890an Europatik Polinesiara bidaia egin eta bertako emakumeei buruzko margolanetatik ezberdina da.
Irudian, oihal zuri batek estaltzen duen egurrezko mahai baten gainean dauden frutaz betetako bi katilu azaltzen dira. Atzean, lotan dagoen txakur txiki bat ikusi daitekeelarik. 1889an sinatuta dago eta 'N kondesari' eskainita dago.
Bonnarden margolana ere sinatuta dago eta eserita dagoen zuriz jantzitako neskatxa bat erakusten du.
Dario Franceschiniren esanetan, Italiako Kultura Ministroa, 'arte lan hauek istorio bakarrak eta iruditu ezinak erakusten dituzte'.
Londresko etxe batean lapurtu zituzten bi lan hauek Turineko tren batean aurkitu zituzten, Italiako iparraldean. Dirudienez, kontrabandista batek utzi zituen mugan poliziak egindako kontrol bat saihestu nahian.
Trenbideko langileek galdutako objektuetara eraman zituzten eta ondoren enkantean eman ziren.