Art After Dark
Belako DJ Set eta Kölsch Guggenheimen izango dira ostiral honetan
Erredakzioa
Sarrera 15 eurokoa izango da publiko orokorrarentzat, eta 11 euro Museoaren Lagunentzat.
Maiatzaren 9an, ostirala, Belako DJ Set eta Kölsch ikusteko aukera izango da Bilboko Guggenheim Museoan, Art After Dark jaialdian. Belako DJ Set 23:00etan hasiko da; euren bigarren diskoa prestatzen ari diren bitartean, Josu eta Lander bertan izango dira.
00:00etatik aurrera, Rune Reilly Kølsch-en nahasketa elektronikoez gozatzeko aukera izango du publikoak. Alderdi asko dituen artista da, eta hainbat ezizen erabiltzen ditu, hala nola, Rune RK.
Maiatzaren 9an Guggenheim Bilbao Museora bertaratzen direnek, 22:00etatik 01:00era arte, gauez ikusi ahalko dute Ernesto Neto: naraman gorputza eta Yoko Ono Half-A-Wind Show. Atzera begirakoa aldi baterako erakusketak eta Christian Marclay-ren Erlojua (The Clock) lanaren aurkezpena. Bisitaldia osatzeko Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak IV (Bilduma Iraunkorra) erakusketa ikus dezakete.
Sarrera 15 eurokoa izango da publiko orokorrarentzat, eta 11 euro Museoaren Lagunentzat.