Itxi

Errefusatu eta gero

Añanako Gatz Harana Unescoren ondarerako hautagai izango da berriz

Erredakzioa

Fundazioaren Patronatuak prozesua gelditu, hausnarketa egin eta "ahalik eta lasterren" hautagaitza berriz aurkeztea erabaki du.

Añana

 

Añanako Gatz Harena Unescoren nazioarteko ondare bilakatzeko proiektuan jardunean ari diren erakundeek hautagaitza "sendotzea" eta "laster", hausnarketa egindakoan, berriz aurkeztea erabaki dute.

 

 

Erabaki hori Fundazioaren Patronatuaren bilera batean adostu dute, Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren egoitzan, joan den astean Unescok arabar hautagaitza nazioarteko ondare izateko kandidatuen zerrendatik at utzi zuela jakin eta gero.

 

Fundazioko ordezkariek ohar batean azaldu dutenez, "ohikoa da horrelakoak gertatzea, hautagaitzek denbora gehiago behar izaten dituzte; gure hautagaitza izango zen zerrendan sartzeko bi urte bakarrik behar izango zituen bakarra".

 

Jaurlaritzak estrategia "zuzen eta komuna" nahi du

Eusko Jaurlaritzaren arabera, erakundeek "batera" lan egin behar dute "estrategia egokiaren bila", Añanako Gatza Haranak aitorpena jasoko badu.