Itxi

Guggenheim Bilbao Museoa

Frank Gehryk diseinatutako Hezkuntza Gela aurkeztu du Guggenheimek

Erredakzioa

Hezkuntza eta Interpretazio Arloak egun zenbait talderi eskaintzen dizkien zerbitzuak hobetzeko xedea du espazio berriak.

Guggenheimeko Hezkuntza gunea. Irudia: Guggenheim Bilbao Museoa

Guggenheim Bilbao Museoak Frank Gehry arkitektoak diseinatutako hezkuntza gune berria aurkeztu du. Hezkuntza eta interpretazio arloak hobetzeko helburua du espazio berri honek.

283 dituen gune honetan ikasle, heldu eta familiei zuzendutako tailerrak eta jarduerak egingo dira, bai eta hezkuntza-erakusketak eta ikus-entzunezko emanaldiak ere.

Erabilera anitzeko eremua izango da, Museoaren egungo hezkuntza-eskaintzari lekua egiteko bereziki diseinatua.

Sukalde txiki bat egongo da gastronomiari lotutako unean uneko hezkuntza-jarduerak burutze aldera.

Erabilera anitzeko altzariak, dinamikoak, hautatu dira, gune berrian garatu asmo diren jardueren beharretara egokituz.

Frank Gehryk material birziklatu eta jasangarrien erabilera egin du armairu eta altzariak birdiseinatzeko. Hautatu diren aulkiak, Philip Starken Broom modelokoak dira, ekologikoak eta industria-hondakinak erabilita egindakoak.

Gune berri honetan egingo dituzten jardueren artean, Artearen Izkina, ikasleentzako eta familientzako tailerrak, Baby Art programa, Arkitektura Hastapen ikastaroa haurrentzat, helduentzako sormen tailerrak, trebakuntza saioak eta ikastaroak, hitzaldiak eta ikus-entzunezko emanaldiak aurkitzen dira.

Albisteak (2)