Itxi

Donostia 2016

Kordobak aurkeztatutako helegitea atzera bota du Auzitegi Gorenak

Erredakzioa

Espainiako Administrazioak "laguntza" bakarrik eman zuela ulertu du Gorenak, hau da, Europar Batasunaren erabakiari babesa eman ziola. Horregatik, erantzukizuna "Europako erakundeei" laga die.

Kordobako Udalak Donostia 2016 Europako Hiriburuaren aurka aurkeztutako helegitea atzera bota du Auzitegi Gorenak.

Epaiaren arabera, Espainiako Administrazioak "laguntza" bakarrik eman zuela ulertu du Gorenak, hau da, Europar Batasunaren erabakiari babesa eman ziola. Horregatik, erantzukizuna "Europako erakundeei" laga die eta auzia Espainiako Justiziaren eskuetatik at utzi du..

Burgoseko Udalak helegitea aurkeztu zuen Donostiako aukeraketaren aurka eta erabaki berdina hartu zuten. Ondorioz, sententzia errepikatu du Gorenak.

Hautaketa Europako Parlamentuak eta Batzordeak onartutako arau baten arabera egiten da. Aukeraketa batzordea erakunde europarra da eta erabakia EBko Kontseiluak berresten du. Erabakia 2012ko maiatzean hartu zuten.

Albisteak (3)