Itxi

Sari banaketa

Nestor Basterretxeari eman diote Manuel Irujo saria

Erredakzioa

Bermeoko eskulturgilea ez da Lizarrako sari banaketan izan; haren seme-alabek ordezkatu dute.

Eskulturgilearen seme-alabak, sari banaketan. EiTB

Nestor Basterretxea eskulturagilea izan da irabazlea aurtengo Manuel Irujo sarietan. Artista bermeotarrak ezin izan du Lizarrako Irujo Etxeak antolatutako sari-banaketan izan, adina dela eta, eta haren seme-alabek jaso dute garaikurra.

12:30ean izan da sari-banaketa Lizarran, Jurramendiko mankomunitateko bilera gelan. Manuel Irujo sariak izen bereko abokatu eta politikari jeltzalearen omenez ospatzen dira, eta aurtengoa hamalaugarren edizioa izan da.