Musika industria
Eusko Jaurlaritzak Musikaren Bulegoa sortuko du sektore pribatuarekin
Erredakzioa
Udazkenean abiatuko den topagunean, Eusko Jaurlaritzako eta musika industriako ordezkariak, ekoizleak eta sortzaileak batuko dira.
Joxean Muñoz Kultura sailburuordeak gaur iragarri duenez, urritan Musika Bulegoa sortuko dute, Eusko Jaurlaritzako eta musika industriako ordezkariak, ekoizleak eta sortzaileak batuko dituen foroa. Elkarrekin proiektuak aurrera ateratzea da helburua.
Muñozek ekainaren 21ean Musikaren Nazioarteko Eguna dela eta eman duen prentsaurrekoan iragarri du topagune hori sortuko dela. Hurrengo larunbatean, kontzertu eta jarduerak ugari izango dira, "Euskadin egiten den musika kalitatezko eta askotarikoa erakusteko".
Udazkenean aurkeztuko dituzte Musika Bulegoaren nondik norakoak, baina, Muñozek azaldu duenez, sektore publiko eta pribatuaren arteko lankidetzaren bidean "solaskide bakarra" egotea oso garrantzitsua da.
Musikaren Egunaren aurrean, bestalde, interpretatzaileei ez ezik, ekoizleei, kudeatzaileek, ordezkariei eta publikoarentzat ezkutuago egoten diren beste ordezkariei begiratu beharra azpimarratu du.