Jakinarazpena
Pereten familiak musikariaren heriotza gezurtatu du
Erredakzioa
Abeslariaren managerrak esan duenez, musikagilea duela aste batetik ospitalean da, biriketako infekzio bategatik, eta haren osasun egoera aldatu ez dela gaineratu du.
Pereten familiak, managerraren bitartez, gezurtatu egin du abeslari katalana hil dela. Musikaria uneotan oso larri dago, biriketako minbiziaren ondorioz.
Abeslaria Quiron klinikan dago duela aste batetik, biriketako infekzio bategatik, baina managerrak haren osasun-egoera ez dela okertu adierazi du. Hasiera batean Generalitateak heriotzaren berri eman du, baina ordezkariak hil ez dela jakinarazi dio.