Itxi

Urriak 14 – Azaroak 13

World Press Photok mundurako leihoa zabalduko du Gasteizen

N.V. | eitb.eus

Montehermoso Kulturuneko ur-biltegi zaharrak argazki-kazetaritzaren arloko sariketa ospetsueneko irudiak hartuko ditu, hamabigarren urtez errenkadan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

World Press Photo kazetaritza sariketak mundurako leihoak zabalduko ditu, hamabigarren aldiz, Gasteizen. Milaka argazkilarik ikusten ez den hori azaleratzeko eginiko ahaleginaz gozatu ahalko da Arabako hiriburuan.

Argazki bilduma Gasteizen egongo da ikusgai, Montehermoso kulturuneko ur-biltegi zaharrean, iaz bezala.

Argazki-kazetaritzako sariketaren 57. edizio honetarako, 99.000 argazki aurkeztu dituzte 5.754 argazkilarik, eta Montehermoson ikusi ahal izango den erakusketa 45 herrialdetako 100 hiritan izango da ikusgai.

Hamar atal hauek daude erakusketan: argazki irabazlea, gai garaikideak, eguneroko bizitza, gaur-gaurko gaiak, gaur-gaurko albisteak, jendea bere ingurunean, erretratuak, natura, akziozko kirolak eta kirol kontakizunak. Berorietan, giza existentziaren hamaika alderdiri begiratzen zaie: gerrak, etxeko indarkeria, delinkuentzia antolatua, gaixotasunen aurkako borroka, hondamendi handiak, pertsonaiak…

Aurten, 2013an erakusketa bisitatu zuten 9.000 lagunetako batzuek egindako iradokizunak kontuan hartuta, WPP erakusketak ordutegi tarte zabalagoa izango du aurten: asteartetik igandera eta jaiegunetan bisitatu ahalko da, 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara.

Albisteak (1)

Bideoak (1)