Itxi

Akordioa

Guggenheim Bilbao eta Solomon R. Fundazioa, beste 20 urte elkarrekin

Erredakzioa

Horrela, Guggenheim Bilbao Museoak eta New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Fundazioak 1994an sinatutako kudeaketa akordioa beste 20 urte luzatzea adostu dute.

Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioko Patronatuaren kideak. Argazkia: Guggenheim

Guggenheim Bilbao Museoak eta New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Fundazioak 1994an sinatutako kudeaketa akordioa beste 20 urte luzatzea adostu dute gaur. Akordioa aurten amaitzen zen.

Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioko Patronatuaren kideek bilera egin dute gaur, Bizkaiko hiriburuan. Akordioa luzatzeko eztabaida eta negoziazio prozesuaren berri emateko bilera egin dute.

Besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakaria (Museoko Patronatuaren presidentea), Juan Ignacio Vidarte eta Richard Armstrong bi museoetako zuzendari nagusiak bileran izan dira.

Bilboko Museoak agiri batean jakitera eman duenez, 1994an sinatutako kudeaketa akordioa “berritzeko printzipioak” onartu dituzte bileran.

Akordioa beste 20 urtez luzatzea aurreikusi dute. Bi erakundeen arteko lankidetza “areagotuko” dute epe horretan, “esparru eta proiektu berriak martxan jarriz, balio erantsia emateko”.

Egitarau artistikoa “sendotzea”

XX eta XXI mendeetako artelan garrantzitsuenen aurkezpenarekin Guggenheim Bilbao Museoaren egitarau artistikoa “sendotu” nahi dute. Guztiak Solomon R. Guggenheim Foundation bildumaren parte dira.

Bestalde, Guggenheim Fundazioaren Patronatuan euskal erakundeetako ordezkari bat paratuko dute, nahiz eta orain arte Ignacio Vidartek lan hori egin.

Bileran, 2015-2017 Egitasmo Estrategikoaren ildo nagusiak jakinarazi dizkiote Patronatuari, baita bisitarien udako datuak ere. Historiako “onenetarikoa” izan dela aurreratu dute.

Albisteak (3)