Zentsura AT!, Bilbon
Kontzertu eta hitzaldiak Bilbon, Zentsuraren aurkako IX. Jaialdian
Erredakzioa
Jaialdiaren kariaz, Estela de Carlotto Maiatzaren Plazako Amamak taldeko preseidentearen hitzaldia eta Benito Lertxundi eta Banda Bassottiren kontzertuak egongo dira, azaroaren 10etik 14ra.
Bilboko BBK Aretoak Zentsura AT! Jaialdia hartuko du, topagunearen 9. edizioan, azaroaren 10etik 14ra. Zentsuraren aurkako Jaialdia “zeinahi arrazoirengatik noizbait nonbait zentsuratu dituzten artista guztienganako babes gisa sortu zen”, antolatzaileek zehaztu dutenez.
Azaroaren 10etik 14ra, bederatzigarren edizio honek Banda Bassotti, Benito Lertxundi eta Susheela Ramanen kontzertuak, Abuelas de la Plaza de Mayo hitzaldia eta El Papus. Anatomía de un atentado “El Papus” aldizkari satirikoari buruzko dokumentalaren emanaldia bildu ditu BBK Aretoan. Kontzertuak nahiz dokumentala eta hitzaldia 20:00etan izango dira, eta sarrera librea izango da hitzaldietan, jarleku guztiak bete arte.
Kontzertuei dagokienez, azaroaren 11n Banda Bassotti talde italiarra izango da (15 euro); asteazkenean, hilaren 12an, Benito Lertxundi (30 euro) eta 13an Susheela Raman Erresuma Batuko artistaren kontzertua (25 euro).
Astelehenean, azaroaren 10ean, “Abuelas de la Plaza de Mayo” izeneko hitzaldiak zabalduko du jaialdia, Estela de Carlotto elkarteko presidentearen eskutik.
Hilaren 14an eztabaida-mahaia izango da “El Papus. Anatomía de un atentado” dokumentalaren inguruan.