Itxi

Heriotza

Juan Garmendia Larrañaga etnografo eta historialaria hil da

Erredakzioa

Tolosako seme kutun zen 1926an jaiotako idazlea. Euskal ohitura eta tradizioak sakon aztertu zituen bizitza oparoan. Ohorezko euskaltzaina zen, eta Gipuzkoako Aldundiak Ondare saria eman zion 2011n.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Juan Garmendia Larrañaga etnografo eta historialaria hil da, 88 urte zituela. Tolosako seme kutunak lan eskerga egin zuen etnografia alorrean, eta ondare joria utzi du bere liburuetan. Tolosako historia, Euskal Herriko inauteriak eta, oro har, euskal ohitura eta tradizioak zehatz-mehatz aztertu eta hamaika lanetan jasota utzi zituen.

Besteak beste, Eusko Ikaskuntzako ohorezko bazkidea, Euskal Idazleen Elkarteko ohorezko batzordekidea eta ohorezko euskaltzaina zen. 2001ean, Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria eman zioten, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ondare Saria jaso zuen 2011n.

Bideoak (1)