Itxi

'La noche del ratón', SBIFF-en

Bidaia luzea

Miriam Cabeza

Santa Barbara (Kalifornia)

Miriam Cabeza “La noche del ratón” filmaren protagonista Santa Barbara Film Festivalen dago, Kalifornian, filma aurkezten, lantaldeko gainerako kideekin batera. Esperientzia kontatuko digu.

Bidaia luzea izan da. Eta ez honaino heltzeko behar izan ditugun 20 orduengatik bakarrik. Duela bi urte eta erdi hartu genuen erabakia, gehiegi pentsatu gabe, eta barru-barrutik ateratzen zitzaigun hau egitera ausartu ginen… ZINEMA!

David R. Losadak ausardia bildu zuen, eta batik bat ilusioa zuen lantalde bat batu zuen.

Denok izan dugu konfiantza berarengan. Bere "savoir faire"ak eta esperientziak ez dute duda izpirik uzten. Berarekin jolastu nahi genuen.

Eta abuztuko gau luzeetan jolasean ibili ginen: erresistentzia, indarra, trebetasuna… eta, berriz ere, gogoa eta gogoa!

Duela aste batzuk jakin genuenez, nahiko ondo aritu ginen, beharrezko lanabesak esku artean izan gabe ere, ametsak eraikitzen, jakin bagenekielako ametsek gure grinen kolorea hartzen dutela. Baina hankak lurrean aritu ginen.

Posprodukzio bikainaren eta Asier Vazquezek produkzioan (banaketan) egindako lan paregabearen ondorioz, Shortline Entrertainmentek (Ameriketako banatzaileak) guk bagenekien hori ikusi zuten "La noche del raton" lanean: DIY (do it yourself) filosofiako pelikula bada ere eta nahiz eta 6.000 euroko aurrekontua soilik izan, heldu egiten da ikus-entzulearengana. Publikoari heldu egiten zaio… beldurtzeko!

Orain, eta publikoari "The night od the rat"ek sortzen dion horren alerik gabe, Santa Barbarara heldu gara. Bihar, pelikula proiektatuko dute SBIFFen, eta bertan, alfonbra gorriaren gainean eta zinemagintzako izen handiak inguruan ditugula, lantaldeko kide guztiak batzen gaituen hori defendatzen egongo gara, harro: "Ilusioa eta gogoa jarrita, sinetsiz gero… dena dugu lortzeko!".

width='600' />