2. edizioa
Tracking Bilbaok aro digitaleko herri kulturari begiratuko dio, umorez
N.V. | eitb.eus
Ekimenaren bigarren edizioan Miguel Noguerak, Pernan Goñik, Ignatius Farrayk eta beste askok parte hartuko dute otsailaren 14ra arte.
Tracking Bilbao Caostica elkarteak eta Borja Crespo zinemagile, idazle eta istoriogileak antolatutako topaketak diziplina aniztasunaren inguruan egituratutako adierazpideak erakutsiko ditu. Otsailaren 9tik 14ra, “aro digitaleko herri kulutura” hartuko du ardatz Tracking Bilbaok.
Bilbon garatuko dituzte jardunaldiok, hainbat egoitzatan (EHUren Paraninfoa, Bilborock, La Ribera aretoa, Joker liburu denda), otsailaren 9tik 14ra, eta mahainguruak, proiekzioak, hitzaldiak, maisu irakatsiak, aurkezpenak, kontzertuak eta beste antolatu dituzte beroriek betetzeko.
Ekitaldiotan, “gonbidatu bereziek, erreferenteek eta talentu berriek” diziplina ezberdinak uztartu izanaren adibideak erakutsiko dituzte, eta Internetek inspirazioa aurkitzeko eta edukiak banatzeko duen balioa goraipatuko dute.
Jarduera gehienak doakoak izango dira, ikastaro jakin batzuk izan ezik, eta, besteak beste, Youtubeko bideo narrasen erakustaldiak, teledenden inguruko solasaldiak, pornoaren inguruko mahai ingurua, kontzertuak eta “El fin de la comedia” ikuskizuna prestatu dituzte antolatzaileek.