Itxi

Foto-kazetaritza

Errusiako bikote homosexual baten argazkia, World Press Photon garaile

Erredakzioa

Mads Nissen daniarrak egindako irudiak une intimo batean erretratatu ditu bi gizonak.

2014an egin zuen Nissen 'John and Alex' izenburuko argazkia. EFE

Mads Nissen argazkiari daniarrak irabazi du World Press Photo foto-kazetaritzaren alorrean den munduko sari garrantzitsuena. 2014an San Petersburgon (Errusia) bi gizonezkori ateratako irudia da saritu dutena. "Jon and Alex" izenburupean, bi gizonak une intimo batean erakusten ditu argazkiak.

Lars Boering World Press Photoko zuzendariak eta Michele McNally 58. edizioko zuzendariak eman dute sari nagusiaren berri Amsterdamen egindako ekitaldi batean.

Nallyren aburuz, Nissen argazkia "oso intimoa eta bereziki polita da; maisuki egina dago eta konposaketa akatsgabea du".

Saritutako argazkilariaren aburuz, irudia "maitasunez eta gorrotoaz, sentimendu sakonez eta Errusian dagoen homofobiaz mintzo da".