Eraso batean
Nimrudeko hondakin arkeologikoak suntsitu ditu Estatu Islamikoak
Erredakzioa
Balquis Taha Turismo eta Antigoaleko batzordeko presidenteak azaldu duenez, Asiriako herri horrek "balio handiko altxor arkeologikoak” gordetzen ditu.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Estatu Islamikoak Asiriako hondamendien % 50a birrindu zuen atzo Nimrudeko hirian, Irak iparraldean, egindako erasoan, tokiko erakundeek jakitera eman dutenez.
Balquis Taha Turismo eta Antigoaleko batzordeko presidenteak azaldu duenez, Asiriako herri horrek "balio handiko altxor arkeologikoak” gordetzen ditu.
Hegaldun leihoek (bi daude bertan) pairatutako kalteengatik “bereziki kezkatuta” agertu da Taha hedabideen aurrean. Nimrudeko hondamendiak kristo aurreko XIII. mendekoak direla uste da.
Estatu Islamikoari antigoaleko hondamendiak “modu barbaroan” tratatzea egotzi die, baita Irakeko ondarea ez errespetatzea ere.
Horregatik, nazioarteko erakundeei dei egin die “Mosuleko ondare kulturala” babesteko neurriak har ditzaten.