Itxi

Oinez Gailurra 2015

Euskara eta mendizaletasuna uztartu nahi ditu Nafarroa Oinezek

Erredakzioa

Baztan Ikastolak lurraldeko historia eta bizimodua ezagutzeko 15 ibilbide prestatu ditu. Ekimeneko parte-hartzaileek mendi bat igo eta diru kopuru batekin babestuko dute.

Iosune Ortegak, Baztan Ikastolako zuzendariak, eta Ramontxo Garmendiak, Oinez Gailurra taldeko kideak, Oinez Gailurra 2015 proiektua aurkeztu dute Iruñean.

Nafarroa Oinezek antolatutako ekitaldien harirat Zangozako talde batek iaz paratu zuen abian Oinez Gailurra, mendizaletasuna euskararekin bat egitea xede. Aurten Nafarroa Oinez Baztan Ikastolak antolatuko duela eta, urriaren 18an Elizondon, baztandarrek segida emanen diote iaz zangozarrek mendizaletasuna eta euskara bat egiteko abiatutakoari.

Batetik, Baztango historia eta bizimodua bertatik bertara ezagutzeko 15 ibilbide prestatu dituzte, bat Baztan Bailarako herri bakoitzeko, eta bestetik, Nafarroako baratzeak ezagutzeko ibilbideak ere antolatu dira.

Oinez Gailurra Nafarroako edo bertze edozein lekutako mendi gailurrak sinbolikoki babestean datza: lagundu nahi duten pertsonek mendi bat igotzea erabaki eta diru kopuru batekin babesten dute: webgunean datuak zehaztu ondoren, parte hartzaileak ekimenaren banderatxoa hartuko du etxean

Gero, bandera igoeraren egunean eraman eta ibilbidean edo gailurrean argazki zein bideotxo bat egin behar dute, ekimenaren webgunera bidali eta bertan zintzilikatzeko. Babesle izanik, mendizaletasuna eta Baztan Ikastolarekiko eta euskararekiko elkartasuna uztartuko ditu.