Itxi

Bilbon

Blas de Otero poeta gogoratuko dute, irakurraldi dramatizatu batean

Erredakzioa

Ramon Bareak “Histora (casi) de mi vida” poetaren prosazko testu argitaragabea irakurriko du gaur, hilak 16, 19:30ean, Bidebarrietako liburutegian, sarrera doan dela.

Blas de Oteroren jaiotzaren 99. urteurrena ospatuko dute.

Gaur, martxoak 16, astelehena, Blas de Otero (1916-1979) poeta bilbotarraren jaiotzaren urteurrena ospatuko dute. Horretarako, Ramon Barea antzezleak “Historia (casi) de mi vida” poetak argitaratu barik utzi zuen prosazko testua irakurriko du. Saioa 19:30ean hasiko da, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, eta sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte.

Saioa Sabina de La Cruz Blas de Otero Fundazioko presidente eta poetaren alargunak aurkeztuko du. Gainera, idazlearen lana gehien aztertu duen eta ondoen ezagutzen duen pertsonetako bat da.

Oraingo honetan, ekitaldia, prosaz idatzitako testu labur baten inguruan egituratuko da “Historia (casi) de mi vida”. Bertan, egileak saltoak eman eta bere bizitzaren eta lanaren berri ematen du. Poetari, Ramon Barea antzezle bilbotar ezagunak jarriko dio ahotsa, Naiel Ibarrola marrazkilari, musikari eta jazz kritikariak musikaz lagunduta.