Heriotza
Xabier Saenz de Gorbea historialari eta arte kritikaria hil da
EITB.EUS
Bilboko Windsor arte galeriaren sortzaileetako bat eta 200 erakusketa baino gehiagoren komisario izan zen. Radio Euskadiren kolaboratzailea zen, beste hedabide batzuen artean.
Xabier Saenz de Gorbea historialari eta arte kritikaria hil da gaur Bilbon, 64 urte zituela.
Getxo 1951n jaioa, EHUko Arte Ederretako irakasle eta Bilboko Windsor arte galeriaren sortzaileetako bat izan zen.
Nabarmentzeko modukoa da arte komisario gisa egindako lana. 200 erakusketatik gora zuzendu zituen, besteak beste, Nestor Basterretxearen, Victor Landetaren eta Ismael Fidalgoren atzerabegirakoak. Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoan dute oraindik ikusgai, arlo horretan egindako azken lana: 1937an Bartzelonan euskal herritarrekiko elkartasun kanpainaren material dokumentala biltzen duen erakusketa.
Arte kritikak eta kolaborazioak egiten zituen hainbat hedabidetan, tartean, Radio Euskadin.
2012an Gure Artea saria irabazi zuen, ikusizko arteen alorrean.