Kargatzen...
Itxi

Ekainak 18-20

Bareak eta Lazkanok antzerkiari gorazarre, 'Hoy última función'en

Agentziak | Erredakzioa

Ramon Bareak eta Felipe Lozak idatziriko lana, “antzerkiari idatziriko maitasun kantu bat”, erakutsiko du Bilboko Arriaga Antzokiak ekainaren 18tik 20ra.

Ramon Barea eta Itziar Lazkano aktoreek "Hoy, última función" antzezlana taularatuko dute ekainaren 18tik 20ra, publikoari antzerkiarekiko eta eszenarekiko maitasuna erakusteko.

Bareak berak eta Felipe Lozak sortu dituzte testuak, eta Tadeus Wolskyk zuzenduko du. Eszenografiaren arduraduna Jose Ibarrola da Pabellon 6 en produkzio honetan, eta Arriaga Antzokian ikusi ahalko da.

Antzerkiarentzako “maitasun kantu” honetan, Ramon Barea eta Itziar Lazkano Niceforo eta Smiramis antzezle bikotea dira, Bilboko antzokiko arduradunek prentsa ohar batean azaldu dutenez.

Bikoteak azken antzezkizun fikziozkoa egingo du, eta, horretan, antzerkiaren historiako ehunka pertsonaia famatu agertuko dira, hala nola Godot, Ionesco, Juan Tenorio, Stanislavski…

Arriagako Gelatxoak programaren egitarauari dagokio “Hoy, ultima funcion” hau.