Alderdi Ederren
Zuloarkek Donostia 2016ren informaziogune bat eraikiko du
eitb.eus
Espazioa urrian zabalduko dute, Alderdi Ederren. Aukera guztien artetik “arkitektura, eraikuntza eta hirigintza ataletan onena” iruditu zaie Zuloark kolektiboarena.
‘Donostia 2017-Ayer dijiste mañana’ Zuloark kolektiboaren proposamena aukeratu dute, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuak antolatutako europar prozesuan, Gipuzkoako hiriburuko hirigunean proiektuaren inguruko informazioa emateko zentro bat eraikitzeko. Urrian inauguratuko dute informaziogunea.
Donostia 2016ren arduradunek ohar batean adierazi dutenez, maiatzean zabaldu zituzten kultura hiriburutzaren informaziogune izango den behin-behineko pabiloi bat altxatzeko proiektuak jasotzeko izapideak, 40 urtetik beherako arkitektoei bideratuta, eta ekainean iragarri zituzten zein bost egitasmo ziren hautagaiak.
Horietatik guztietatik, “Donostia 2017-Ayer dijiste mañana” aukeratu dute, “arkitektura, eraikuntza eta hirigintza ataletan onena” iruditu baitzaie eta “oinarrietan bildutako kostu eta epe mugei lotzen baitzitzaien”.
Urrian
Pabloia Alderdi Ederreko lorategian kokatuko dute, eta urri erdialdean hasiko dira bertan lanean.
Zuloark kolektiboa arkitektoek, diseinatzaileek, eraikitzaileek eta pentsalariek osatzen dute, eta arkitektura, hirigintza, diseinu, pedagogia, ikerketa eta garapen arloetan lan egiten du.