Heriotza
Ana Diosdado aktore eta idazlea hil da
Agentziak | Erredakzioa
77 urteko aktorea SGAE Egileen Batzorde Orokorraren zuzendaritza bilera batean zegoela hil da.
Ana Diosdado idazle, antzerkigile eta aktorea hil da, 77 urte zituela, SGAEren batzar batean parte hartzen ari zela.
Diosdado 1938ko maiatzaren 21ean jaio zen, Buenos Airesen, gurasoak bira batean zeudela. Gaur goizean SGAEren zuzendaritza taldearen bilera batean parte hartzen ari zela, ondoezak jo du eta erakundearen medikuak eta bertaratutako SAMUR larrialdi taldeetako kideek ezin izan dute ezer egin haren alde.
SGAEren presidente izan zen lehen emakumea izan zen antzerkigilea.
Ana Diosdadok leuzemia kronika zuen, duela hainbat urtetatik, eta haren lan ezagunenen artean “Olvida los tambores” (1970) dago. Telebistarako ere lan egin zuen: “Anillos de oro” (1983) sortu eta bertako protagonista izan zen Imanol Ariasekin batera.