Polemika Iruñean
Desagertu egin dira Azconaren artelaneko ostia sagaratuak
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Artistak onartu egin du ostiak berriz ere ez jartzea.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Iruñean ikusgai den "Desenterrados" Abel Azconaren artelaneko ostia sagaratuak desagertu egin dira, Nafarroako hiriburuko Udalak jakinarazi duenez. Horren ostean, artistak onartu egin du ostiak berriz ez jartzea.
Abokatu Kristauen Espainiar Elkarteak kereila kriminala jarri zion Azconari, “profanazioa” egotzita.
Serapio Esparza plazan Iruñeko Udalak duen aretoan dago ikusgai Azconaren lana, bere ibilbidearen bilduma bat. Erakusketaren aurkezpenean azaldu zutenez, paratu dituzten argazki, binilozko hitz eta instalazioetan “norberaren eta besteren sufrimenduaz” hausnarketa egiten du egileak.
Erakusketako elementu horien artean, Abokatu Kristauen Espainiako Elkartearen salaketak adierazten duenez, “ostia santuen plater bat eta, ostia horiekin idatzita, ‘pederastia’ hitza erakusten duen argazki bat” daude.
Ordu batzuk lehenago, Joseba Asiron (EH Bildu) alkateak lasaitasuna eskatu die polemikan nahasitako alde guztiei, eta artelana kentzeko deia egin dio Azconari.