Itxi

Heriotza

Pio Caro Baroja dokumentalista hil da

Agentziak | Erredakzioa

Pio Barojaren iloba eta Julio Caro Barojaren anaia 87 urte zituela zendu da.

Pio Caro Baroja dokumentalista zendu da, Zinema Akademiak baieztatu duenez. Pio Barojaren iloba eta Julio Caro Barojaren anaia 87 urte zituela hil da.

Caro Barojak Madrilgo Unibertsitatean Zuzenbidea ikasi zuen. Ikasketak bukatu eta Mexikora joan zen. Bertan ikus-entzunezko munduarekin lehen hartu-emana izan zuen. Hasiera batean, zinema kritikari bezala lan egin zuen, eta geroago dokumentalak egiteari ekin zion, Euskadiko Filmategiak azaldu duenez.

Pio Baroja hil ondoren, Caro Espainiara itzuli zen. Julio anaiarekin batera Espainiako folklorea dokumentatzen aritu zen, hasiera batean NO-DOrentzako eta gero Television Españolarentzako.