Itxi

Gran Via zinema-aretoa zena

Maiatzean irekiko dute Bilboko BBK Areto berria

Erredakzioa

Kultur ekitaldientzako erabilera anitzeko espazioa izango da. 3,5 milioi euroko kostua izan dute eraberritze lanek.

Garai bateko Gran Via zinema-aretoa maiatzean irekiko dute berriz, BBK Areto gisa oraingoan. Bilboko Kale Nagusiaren 19. zenbakian kokatuta dagoen espazio enblematiko hau eraberritu du BBKk, eta 3,5 milioi euroko kostua izan dute lanek. Kultur ekitaldi ezberdinak hartuko dituen erabilera anitzeko espazioa bihurtzea dute helburu.

430 lagunentzako tokia dago areto berrian, eta besaulki-patioa ere badu. Hori bai: espazio zabala lortzeko aukera ere egongo da bertan. Planteamendu honen bidez, mota ezberdinetako kultur ekitaldiak hartu ahal izango ditu areto berriak: kontzertuak, antzezlanak, hitzaldiak, aurkezpenak eta ekitaldi sozialak.

Daniel Freixes Kataluniako arkitektoak diseinatu du proiektua, eta espazio modernizatu nahi izan du du, ''''estilo orijinala albo batera utzi gabe''''. Moldurak, marmol eskailera eta baranda bezalako elementuak mantendu egin dituzte.

''''Garrantzitsuena aretoaren kokapena da'''', esan du BBKko zuzendari nagusi Juan Saenz de Buruagak. ''''Kokapen horri esker aretoa hiriko kulturan buru-belarri sartuko da. Bilboko Kale Nagusian, Europako kale onenetako batean, horrelako areto bat izatea gauza handia da'''', gaineratu du.

Egun gutxi barru bukatuko dituzte eraberritze lanen xehetasun guztiak, eta Bizkaiko hiriburuan kultur espazio berri bat ireki ere.

Bideoak (1)