ZINEMAREN JAIA
Zinemaren Jaia bueltan da
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ekimenaren 10. edizioa izango da eta maiatzaren 9tik 11ra arte iraungo du. Ikusleek 2,90 eurotan pelikulak ikusteko aukera izango dute.
Zinemaren jaiaren 10. edizioa astelehen honetan hasi, eta asteazkena arte iraungo du .
Hiru egun horietan, ekimen honetan parte hartuko duten zinemetara sartzeak 2,90 euro balioko du. Horretarako beharrezko egiaztagiria aurkeztu beharko da zinemara sartu aurretik.
Aurrekoetan bezala, ikusleek izena eman beharko dute ekimenaren webgunean. Horrela, egiaztagiria lortuko dute, hiru egun horietan zinema aretoetara prezio merkeagoan sartu ahal izateko. 14 urtetik beherakoek eta 60 urtetik gorakoek ez dute izenik eman behar zinemetara sartzeko.
Edizio honetan ere, hiru bide egongo dira sarrerak erosteko: txarteldegietan, zinema areto batzuen sarreran dauden kutxazainetan eta sarrerak Internet bidez erosteko plataformetan.
Sarrerak txarteldegietan erosi nahi dituztenek egiaztagiria erakutsi beharko dute, eta txartelok kutxazainetan edo Interneten bidez erosten dituztenek aretoen sarreran erakutsi beharko dituzte.
Filmak
Hiru egun hauetan zinemara joango direnek, besteak beste, Antonio Banderasen, Pedro Almodóvarren, Ben Afflecken, Henry Cavillen, Iciar Bollainen eta Maribel Verdúren azken lanak ikusteko aukera izango dute.