Itxi

Iñaki Goirizelaia, EHU

'Datorren ikasturterako hautaproba berria diseinatzen ari gara'

Iñaki Goirizelaia EHUko errektorea izan dugu gonbidatu 'Faktoria'n.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Kurtso akademikoa bukatzear dagoen honetan, EHUko errektorea izan dugu gonbidatu 'Faktoria'n. LOMCE legearen inguruko azken berriez gain, datozen hauteskundeetan bere burua aurkezteko asmorik duen galdetu diogu.

Errebalidei dagokienez, Iñaki Goirizela EHUko errektoreak 'Faktoria'n berretsi du, Euskal Unibertsitate Publikoko fakultateetan ez dela "inolaz ere bigarren hautaprobarik" egingo. Iñaki Goirizelaiaren ustez, lekuz kanpo dago ikasleak "horrelako prozesu batean" sartzen behartzea.

Hirugarren aldiz bere burua hauteskundeetara aurkeztuko ote duen galdetu diotenean, pentsatu behar duela erantzun du Goirizelaiak. EHU hobetzeko ideia asko dituen arren, beste proiektu batzuetan murgiltzeko asmoa ere baduela nabarmendu du 'Faktoria'n.

Audioak (1)