Musika
Prince musikariak opiazeoak hartu zituela argitu du autopsiak
Agentziak | Erredakzioa
Bere ingurukoek konorterik gabe aurkitu zuten, etxeko igogailuan.
Princen gorpuari egin dioten autopsiak opiazeoak hartu zituela argitu du, Billboardek iragarri duenez. Musikari estatubatuarra pasa den apirilaren 21ean hil zen, 57 urte zituenean.
Hil baino sei egun lehenago beste gaindosi batengatik ospitaleratu zuten, baina bere ordezkariak gripeagatik izan zela ziurtatu zuen.
Apirilaren 20an, bere ingurukoek laguntza eskatzea erabaki zuten eta Andrew Kornfeld, opiazeoetan aditua, Minnesotara joan zen.
Hala ere, egun bat geroago bere ingurukoek konorterik gabe aurkitu zuten musikari estatubatuarra, bere etxeko igogailuan. Une horretan, Andrew Kornfeldek larrialdi zerbitzuei deitu zien, baina ezin izan zuten ezer egin bere bizitza salbatzeko.
Poliziak ikerketa ireki zuen gertatutakoa argitzeko asmoz.