Itxi

Star Trek

Anton Yelchin 'Star Trek'eko aktorea hil da, 27 urte zituela

Agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

Yelchin igande honetan zendu da, bere kotxeak harrapatuta, Los Angelesen (Kalifornia)

Anton Yelchin (Argazkia: EFE)

Anton Yelchin aktore errusiar-estatubatuarra hil da Los Angelesen (Kalifornia), 27 urte zituela. Star Trek saga berrian Chekov-en papera interpretatzeagatik egin zen famatu, eta igande honetan, bere kotxearekin izandako istripu batean zendu da, Los Angeles Times egunkariaren eta polizia iturrien arabera.

Istripua Los Angelesko Studio City-n gertatu da. Aktore gaztearen kotxea, gidaririk gabe, aldapa batetik behera joan eta horma baten kontra harrapatu du aktorea.

Polizia Departamentuko Jenny Houser agenteak egunkari kaliforniarrean esan duenez, Yelchinen lagunek istripuaren tokian bertan aurkitu zuten aktorea hilik, entsegu batean haren falta sumatu ondoren.

Los Angelesko auzitegiko medikuen bulegoaren esanetan, ez dago bestelako zantzu arrarorik heriotzaren inguruan. Familiak pribatutasuna errespetatzeko eskatu duela esan du Jennifer Allen aktoreak.

Anton Yelchin San Petersburgon (Errusia) jaio zen, 1989ko martxoaren 11n, eta 2009an "Star Trek", 2013an "Star Trek: Into Darkness" eta "Star Trek Beyond" lanetaen aritu zen, Chekov-en paperean. Azken filma datorren hilabetean estreinatuko da AEBn, eta abuztuan iritsiko da gurera.

Zeluloideko hainbat aktorek sare sozialen bidez agertu dute euren atsekabea; Anna Kendrick, Kat Dennings eta Star Trek sagan bere lankidea izan zen John Cho aktoreek, besteak beste.

_imagen.jpg" />