Kanon digitala
SGAE: ''Egile eskubideak ez errespetatzeko joera dago hemen''
Eredakzioa
SGAEko presidente Jose Luis Borauk entitatearen posizioa defendatu du Europar Batasuneko Justizia Auzitegiko Abokatu Nagusiak kanon digitalaren ilegalitatearen inguruan egindako adierazpenen aurrean.
Kanon digitaleren ilegalitatearen inguruan Europar Batasuneko Justizia Auzitegiko Abokatu Nagusiak egin dituen adierazpenei erantzunez, SGAEko presidente Jose Luis Borauk egile eskubideak ez errespetatzeko ohituraz hitz egin du gaur. ''''Estatu guztietan errespetatzen dira egile eskubideak, Espainian ezik. Hemen eskubideok ez errespetatzeko joera dago''''.
''''Egileek nonbaitetik atera behar dute bizimodua'''', esan du Borauk Palabra de cine bere liburu berriaren aurkezpenean. Verica Trstenjak abokatuak egindako adierazpenak ez ei zituen ezagutzen zuzendariak, baina, hala ere, zerbait baimenik gabe erreproduzitzea debekatuta dagoela gogoratu du. ''''Beti egon da debekatuta eta beti egongo da debekatuta'''', esan du.
''''Jabetza intelektuala doakoa izatekotan, ogia, oinetakoak, alokairuak eta bestelako guztia ere izan beharko litzateke doakoa'''', gaineratu du.