Kargatzen...
Itxi

Jaialdia

BBK Livek 100.000 sarrera saldu ditu dagoeneko

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Arcade Fire, Pixies, Foals eta Tame Impala izango dira Bilbora etorriko diren talde nagusiak.

Bilbao BBK Live jaialdiaren iazko edizioa. EFE

Bilbao BBK Live jaialdiak 100.000 sarrera baino gehiago saldu ditu jada, bertan nazioartean ospea lortzen hasi diren taldeak izango badira ere.

Jaialdia hilaren 7tik 9ra egingo dute, Kobetamendin, eta Arcade Fire izango da kartelburu nagusia. Pixies bigarren eguneko kontzertu nagusia izango da, eta Foals eta Tame Impala, hirugarren eta azken egunekoak.

Alfonso Santiago Last Tour konpainiako zuzendari nagusiak txalotu egin du dagoeneko 100.000 sarrera saldu izana, azken bi edizioetan denak (120.000) agortu baziren ere.

Horren esanetan, aurten etorriko diren hainbat alde, Foals kasu, ospea lortzen hasi dira, eta kritikarien babesa dute batik bat, zaleena baino gehiago. Horregatik, talde horiek ekartzea "inbertsioa" bezala ikusten du Santiagok: "etorkizunean, eskertu egingo dute euren alde egin izana".

Aurtengo kontzertu zerrenda "sendoa eta koherentea" da, eta azken urteetan abiatutako indie kutsuaren bidean aurrera egiten du. Gainera, talde "gazteenak" izango dituen edizioa izango da, Pixies eta New Order izan ezik.

Norabide horrekin, jaialdiak interes handia piztu du Erresuma Batuan.

Bestalde, aurten, BBK Livek zenbait berrikuntza eta hobekuntza izango ditu, sarreretan, komunetan eta kontzertu guneetan.

Gainera, dantza egiteko espazio bat sortuko dute, basoan.

Albisteak (2)