Burgos
Neolito garaiko aztarnak bilatzen ari dira Trebiñun
Agentziak | Erredakzioa
Silex puskak eta garai horretan erabili zituzten tresna ugari aurkitu dituzte, hala nola, ofitaz egindako mazoak edota oreinen adarrak. Bost metroko garaiera izan dezakeen egitura bat dela uste dute.
Historiaurrean silexa ustiatzeko erabiltzen zuten teknika ezagutzeko helburuarekin, Neolito garaiko ehunka aztarna berreskuratzeko aukera emango duen ikerketa bat egiten ari dira Trebiñun (Burgos). Dagoeneko, silex puskak eta garai horretan erabili zituzten tresna ugari aurkitu dituzte, hala nola, ofitaz egindako mazoak edota oreinen adarrak.
Ustiaketa lanak Andoni Tarriño CENIEH Giza Eboluzioari buruzko Ikerketa Zentroko zuzendariak bideratzen ari ditu eta uztailaren bukaerara arte luzatuko direla aurreikusten dute. Berak adierazi duenez, Neolito garaiko meatzaritza-egituratik handienetako bat da, Europari dagokionez. Era berean, bost metrotik gorako garaiera izan dezakeen egitura bat dela gaineratu du.
Tarriñok azaldu du une hauetan harrobi baten inguruan ari direla lanean, eta 6.000 urte izan ditzakeen egitura bat dela zehaztu du, Neolito garaikoa baita. Halaber, momentuz 25-30 metro inguru dituen aztarnategi bat ikertzen ari direla esan du, baina etorkizunean ikerketa eremua zabaldu egingo dutela gaineratu du.
Ikerketa eremua definitzeko orduan, Tarriñok esan du 3D argazkiak erabili dituztela. Guztira hamabost pertsona ari dira lanean, geologoak, arkeologoak eta unibertsitateko ikasleak kontuan izanda.
Hoy hemos presentado la Campaña de Excavación #Araico en busca del "Silex de Treviño #Treviño2016 @AndoniTarrinno pic.twitter.com/qHEoKCbCNe
— CENIEH (@CENIEH) 14 de julio de 2016