Polemika
Joxean Muñoz Tabakalerako zuzendariak dimisioa aurkeztu du
Administrazio Kontseiluak egitasmoa "birplanteatu eta birdimentsionatzeko" prozesua abian jarri duelako hartu du erabakia, jakinarazi duenez.
Joxean Muñoz, 2006tik Tabakalerako zuzendari nagusi izan denak, bere dimisioa aurkeztu dio gaur Administrazio Kontseiluari. Erabaki hau hartu du atzo Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Diputazioak eta Donostiako Udalak proiektua berdimentsionatzeko erabakia hartu eta gero.
Agiri motz batean, honakoa azaldu du:&' || 'nbsp;"Tabakalera proiektua, ikuspegi arkitektonikotik zein kontzeptualetik birplanteatu eta birdimentsionatzeko prozesua abian jartzeko Administrazio Kontseiluak hartu duen erabakiaren aurrean, urte hauetan zehar defenditu dudan proiektuarekiko koherentziagatik eta garatu ditugun kontzeptu eta ideiekiko eta proiektuan inplikatu ditugun pertsona eta erakundeekiko konpromisoagatik".
Tabakalerako zuzendari ohiak beragan jarritako konfiantza eskertu du eta, batez ere, bere taldean "buru belarri lanean" izan diren lagunei.
Tabakalerako Administrazio Kontseilua bildu egin da gaur, eta irtetzean, Markel Olanok jakitera eman du Miriam Anitua gerenteak hartuko duela Tabakalerako zuzendaritza, zuzendari berri bat izendatzen dutenera arte. Tabakalerak "herri proiektua" izaten jarraitzen duela adierazi du, "bizirik dagoena, eta elkarrekin aurrera daramaguna". Urte amaierara arteko epea ezarri dute birdimentsionatzearen norainokoa zehazteko. Eraikinen eraiste lanen inguruan ere aritu da Gipuzkoako diputatua. Hilaren 31rako zeuden aurreikusita lanok, baina, litekeena da eraispena atzeratu behar izatea. Izan ere, Tabakalerari itsatsita dauden eraikinen eraisketa hasten baldin bada, Tabakalera eraikina bera argi indarrik gabe gertuko litzateke. ''''Atzerapenak, hala ere, ez du esan nahi lanen denbora epeak aldatu egingo direnik'''', gaineratu du Olanok.
Bere aldetik, Odon Elorza Donostiako alkateak Joxean Muñozen erabakia atsekabez hartu du, esan duenez, baina "erabaki zuzena" hartu dutelakoan dago, egitasmoaren birplanteamenduari dagokionean.
Bilera honetako ondorioak bihar aurkeztuko dira KGNZko Administrazio Kontseiluan onetsiak izateko.