Telebista
Zortzigarren denboraldiarekin amaituko da 'Game of Thrones' telesaila
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
HBO telebista kateko programazio buruak onartu du telesailaren prekuela edota hortik eratorritako beste proiektu bat (spin-off) egiteko negoziatzen ari direla.
Zortzigarren denboraldia izango da 'Game of Thrones' telesailaren azkena, Casey Bloys HBO telebista kateko programazio buru berriak baieztatu duenez.
"Bai, egin nahi dituzten denboraldi kopuruen gaineko plan oso espezifikoa dute (David Benioff eta D. B. Weiss ekoizpenaren arduradunek). Ekoizpenean eragin ahalko banu, hamar denboraldi onartuko nituzke, baina egin dezaketenaren gaineko pista jarraitu nahi dugu", adierazi du Bloysek.
Bloysek onartu du telesailaren prekuela edota hortik eratorritako beste proiektu bat (spin-off) egiteko negoziatzen ari direla. Hala ere, plan zehatzik ez dagoela azpimarratu du.
'Game of Thrones' Euskal Herrira itzuliko da; izan ere, zazpigarren denboraldiko hainbat eszena Bermeon (Bizkaia) eta Zumaian (Gipuzkoa) filmatuko dituzte. Zumaia eta Bermeo ez ezik, HBOk beste hainbat eszenatoki ere baieztatu ditu: Islandia, Ipar Irlanda eta Sevilla, Caceres, Almodovar del Rio (Kordoba) eta Santiponce (Sevilla), Espainiako Estatuan.
Ez da telesail arrakastatsua Euskal Herrian grabatzen duten lehen aldia; alabaina, telesail arrakastatsuaren seigarren denboraldiko hainbat eszena Bardean grabatu zituzten.