Itxi

Larunbatean

Eivissa, Galizia eta Turkiako taldeak, Bermeoko folklore jaialdian

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Larunbatean, 22:00etatik aurrera, Artza pilotalekuak nazioarteko jaialdiaren 30. edizioa hartuko du.

Alkartasuna Bermeoko dantza taldeak ere hartuko du parte jaialdian.

Artza Bermeoko pilotalekuak Nazioarteko Folklore Jaialdiaren XXX. edizioa hartuko du larunbatean, Alkartasun Dantza Taldeak antolatuta. Eivissako, Galiziako eta Turkiako taldeek hartuko dute parte aurten.

Gaizka San Pedro Alkartasuna Dantza Taldeko presidenteak azaldu duenez, aurtengo jaialdian, Colla Puig D’en Valls Eivissako taldeak hartuko du parte, eta bere dantzak erakutsiko ditu. Halaber, Grupo Etnografico Das Mariñas Galiziako taldearen dantzekin disfrutatu ahal izango dute herritarrek eta bisitariek, eta Erguvan Folk Dance Ensamble Turkiako taldearen eskutik dantza ikusgarriz gozatzeko aukera egongo da.

Bermeoko Alkartasuna dantza taldearen dantzak ere izango dira ikusgai. Sarrerak 3 euroan erosi ahalko dira, hilaren 13an bertan, Artza pilotalekuko leihatilan.

Erraldoiak eta urteurren bateratua

Bestalde, irailaren 3an, zapatuan, 17:30ean hasita, erraldoien bost konpartsak topaketa egingo dute herrian, eta, horren ostean, “Bermio delako gure mundue” ikuskizunaz gozatu ahalko da.

Aurten Bermeoko hiru kultur talderen urteurrena ospatzen dela eta (Bermeoko Abesbatzak, 60 urte; Alkartasuna Dantza Taldeak, 40; eta Bermeoko Erraldoien Konpartsak, 10), elkarrekin ospatzea erabaki dute, eta ikuskizun berezia eskainiko dute.

Artza Frontoian izango da, 22:00etan, eta sarrera 3 eurokoa izango da.