Santakurtzak 2016
Su Ta Gar, Reincidentes eta Ken Zazpi, Galdakaoko jaietan
agentziak | erredakzioa
Kontzertu nagusiak Ardanza Lehendakariaren parkean izango dira.
Su Ta Gar, Ken Zazpi, Reincidentes eta tributu taldeen kontzertuak izango dira nagusi gaurtik aurrera Galdakaoko Santakurtzetan. Irailaren 18ra arte izango dira bertan jaietan.
Herritarrek aukeratu dituzte kontzertuok, Udalak herritarren parte-hartzea bultzatzeko abian jarritako prozesu baten ondorioz. Kontzertu horiek guztiak Ardanza Lehendakariaren parkean izango dira.
Belen Madariaga, pregoilaria, eta Alvaro Saiz, txupineroa, izango dira protagonistak udaletxeko balkoian 20:00etatik aurrera, ordu horretan botako baitute jaiei hasiera emateko txupina. Era guztietako publikoari zuzendutako jarduera-programa hasiko da horrela. Santakurtzetako egun handia asteazkenean, irailaren 14an, ospatuko dute.
IRAILAK 9, OSTIRALA
22:30 Txokorrak eta Su Ta Gar
IRAILAK 10, LARUNBATA
22:30 Tributu taldeen kontzertua: Los Bastardos (Motörhead) eta Besos de Perro (Marea)
IRAILAK 16, OSTIRALA
22:30 Koiu eta Reincidentes
IRAILAK 17, LARUNBATA
22:30 Aneika Ara eta Ken Zazpi
a eta Ken Zazpi