Irailak 29 – urriak 2
Carmelo Gomez, ‘El alcalde Zalamea’rekin Arriagan
eitb.eus
Pedro Calderon de la Barca XVII. mendeko espainiar idazlearen lana igandera arte ikusi ahalko da Bilboko antzokian, Antzerki Klasikoko Espainiako Konpainiaren bertsioan.
Antzerki Klasikoko Espainiako Konpainia Nazionalak Calderón de la Barcaren testu nagusietako baten bertsioa erakutsiko du Arriaga Antzokian gaurtik, irailak 29, igandera, urriaren 2ra, arte: El alcalde de Zalamea. 20:00etan hasiko dira saioak, igandean izan ezik, egun horretan saioa 19:00etan hasiko baita.
Helena Pimentaren zuzendaritzapean helduko da “ezinezko itzulipurdien bitartez komikotik tragikora eta alderantziz mugitzen den lana” Bilboko antzokira. Carmelo Gómezek “modu bikainean” antzezten du Pedro Crespo, antzokitik esan dutenez, hogei antzezle inguruz osatutako goi mailako taldearen buru gisa.
Sarrerak antzokiaren webgunean edo bertako leihatilan eros daitezke, 8,50 eta 25 euro arteko prezioan.