Arte eszenikoak
BAD Bilboko jaialdiak hogei konpainiaren lan berriak erakutsiko ditu
Agentziak | Erredakzioa
Antzerki eta Dantza Garaikideko Bilboko jaialdiak 13 estreinaldi aurkeztuko ditu urriaren 20tik 29ra.
BAD Antzerki eta Dantza Garaikideko Bilboko jaialdiak nazioarte mailako 20 konpainia eta artistaren lanak erakutsiko ditu Bizkaiko hiriburuan, urriaren 20tik 29ra.
Kartelean, besteak beste, “Lurrak” Bilboko eta Gasteizko udalek ekoitzitako zirku lan garaikidearen aretoko bertsioaren estreinaldia agertzen da. Urriaren 28an izango da emanaldia, Campos antzokian.
Antolatzaileek azpimarratu dituzten ikuskizunen artean, nazioarteko mailako hainbat dantzari eta koreografoen azken lanak daude, hala nola Volmir Cordeiro Frantzian ezarritako brasildar koreografoa, Lagartijas Tiradas al Sol mexikarra edo Taoufig Izzeddiou.
Albert Quesada katalanak, Circula sariaren irabazleak, “UnDosTresUnDos” flamenkoan oinarritutako ikuskizuna ekarriko du Bilbora, Veneziako Biurtekoan egon eta gero.
Igor & Moreno Erresuma Batura aldatutako artista gazteek “A room for all our tomorrows” ikuskizuna estreinatuko dute, eta MAuMA konpainiak “KT-83” ikuskizuna taularatuko du, “site specific” dantza ikuskizuna.
Jaialdia ospatzen den bitartean ikastaroak eta topaketa egingo dituzte bertan parte hartuko dute artistek.