Heriotza
George Michael abeslaria hil da
Agentziak | Erredakzioa
Abeslari britainiarrak 100 milioi disko baino gehiago saldu zituen lau hamarkadetako ibilbidean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
George Michael abeslari britainiarra “lasaitasunez hil da bere etxean”, abeslariaren publizitate arduradunak BBC telebista kateari baieztatu dionez. Michaelek 53 urte zituen.
Poliziak ez du “zantzu susmagarririk” atzeman abeslariaren heriotzean. Bakarlari bezala aritu ondoren, Wham taldeko kide izan zen George Michael. Arrakasta handiak lortu zituen 90. hamarkadan.
“Tristuraz, baieztatu dezakegu gure seme, anaia eta laguna Gabon jai hauetan hil dela. Pribatutasuna eta errespetua nahi ditu familiak une zail hauetan eta ez da adierazpen gehiago egingo”, zehaztu dute oharrean.
Abeslariaren benetako izena Georgios Kyriacos Panayiotou zen eta 100 milioi disko baino gehiago saldu zituen lau hamarkadetako ibilbidean.