Dantza
Malandain Balletak ‘Noe’ aurkeztuko du, Uholde Handiaren bertsioa
Agentziak | Erredakzioa
Biarriztar balletak asteburu honetan, hilak 14 eta 15, aurrestreinatuko du lana, Donostian, maiatzean Parisen erakutsi aurretik.
Uholde Handiaren mitoa ezaguna da mundu osoan, ez bakarrik kristautasunaren eraginpeko lurraldeetan, baina dantzan oso gutxitan jorratu da. Malandain Ballet biarriztar konpainiak agertokietara eramango du orain, “Noe” Parisen estreinatu aurretik asteburu honetan Donostian ikusi ahalko den “bene-benetako dantzako” lanean.
Thyerry Malandain zuzendariak prentsaurreko batean azaldu duenez, Victoria Eugenia antzokian taularatuko dute, urtarrilaren 14 eta 15ean, Ballet T lankidetza programari esker.
Mañandainek adierazi du harrituta dagoela dantzan Noeren figura, hainbat kulturatan agertu arren, aurretik erabili ez delako, eta “Jainkoaren eskutik gizartea birsortzeko aukera izan zuen bigarren Adan gisa” ikusten duela baieztatu du.
Ideia hori dago proposamen berriaren oinarrian, eta Noe eta haren ontzia agertuko dira eszenan, baina ez, ostera, animaliarik.
‘Biblia’tik ateratako istorioa “modu abstraktu eta sinbolikoan” erakutsiko dute, Europan babesten den “ideia kristaua” bultzatu barik, nahiz eta, paradoxikoki, “Aintza Meza” Rossiniren musika duen lagun lanak.