BERLINALE 2017
'On Body and Soul' filma hungariarrak irabazi du Urrezko Hartza
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Zuzendari onenaren saria, berriz, Aki Karismaki finlandiarrak eraman du, 'The Other Side of Hope' zintarekin.
Your browser doesn’t support HTML5 video
On Body and Soul Ildiko Enyedi hungariarrak zuzendutako pelikulak irabazi zuen bart Urrezko Hartza, Berlinale festibalaren 67. edizioan. Hiltegi batean lan egiten duten bi pertsonen arteko maitasun istorioa kontatzen du On Body and Soul pelikulak. Alexandra Borbely eta Geza Morcsanyi dira aktore nagusiak.
Zuzendari onenaren saria, berriz, Aki Karismaki finlandiarrak eraman zuen, The Other Side of Hope filmarekin.
Gizonezko aktore nenaren golardoa Georg Friedrich austriarrak jaso zuen, Thomas Arslanek zuzendutako Bright Nights filman egindako lanagatik, eta emakumezko aktore onenarena Kim Minhee korearrarentzat izan zen, On the Beach at Night Alone zintan egindako lanagatik.
Bestalde, Sebastian Lelio txiletarraren Una mujer fantastica lanari eman zioten gidoi onenaren saria.
Epaimahaiaren sari nagusia Felicite lanarentzat izan zen, Alain Gomisen filma.