Dantza
Kale erritmoen 200 dantzari Bilbon lehiatuko dira
Agentziak | Erredakzioa
Igandean, otsailak 26, Campos Bilboko antzokiak Snipes Juste Debouten, kaleko dantzen munduko jaialdi handienaren, sailkatze fase bat hartuko du.
Europako, Amerikako, Asiako eta Afrikako 22 herrialdetako 200 dantzari baino gehiago Campos Bilboko antzokian izango dira igandean, otsailak 26, hip hop eta street danceko lehiaketa batean.
Snipes Juste Debout kaleko dantzaren nazioarteko jaialdi handienerako sailkatze fasea izango da igandekoa, eta irabazleek Parisera joan beharko dute martxoaren 4an eta 5ean, finalean parte hartzera.
Bilbotik eta Paristik ez ezik, hiri hauetatik pasatuko da Juste Debout 2017: Sorocaba, Shanghai, Tokio, Genova, Napoles, Amsterdam, Oslo, Frantziako Tolosa, Düsseldorf, Bratislava eta Londres.
Bilboko norgehiagokan, parte-hartzaileek bost ataletan neurtuko dituzte indarrak: hip hopa, housea, poppinga, lockinga eta esperimentala.
Kaleko dantza eta kulturako nazioarteko izarrek osatuko dute Parisen zein dantzari arituko diren ebatziko duen epaimahaia.
Sarrerak eta izena emateko erregistroa lehiaketaren webgunean eta Campos antzokiko lehiatilan daude eskuragarri.