Antzerkia
Zinegoak jaialdiak antzerkirako bere lehen ekoizpena estreinatuko du
Agentziak | Erredakzioa
Bilboko gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiak “Inundación” “%100 lesbofeminista den Euskadiko lehen antzezlana” aurkeztuko du ostiralean, hilak 3.
“Inundación” Magda de Santos argentinar antzerkigileak idatziriko lana, “%100 lesbofeminista den Euskadiko lehen antzezlana”, estreinatuko dute ostiralean, martxoaren 3an, Zinegoak Bilboko gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdian.
“Inundación”en alderik azpimarragarriena gai berritzaileak dira, haren sortzaileen esanetan; izan ere, gai hauek jorratzen ditu, besteak beste: porno-ostea, polimaitasuna, abortua eta lesbiana, bisexual eta transexualen arteko adostasun eta ezadostasunak.
Magda de Santosek idatziriko lanaren protagonistak Leire Ucha, Estíbaliz Villa eta Maite Fombellida euskal aktoreak izango dira.
“Zientzia-fikzio feminista, distopikoa, egitea da kontua, eta ez agertzea heroi salbatzailerik edo emakume gorputza duten gizonak bezalakoak diren emakume gerlarien bestelako bertsiorik”, esan dute ekoizleek ohar batean.
Histeria Kolektiboa, Zinegoak jaialdia eta Fundicion Bilboko aretoak ekoitzi dute lana, eta lokal horretan estreinatuko da, hain zuzen ere, ostiralean. Larunbatean, hilak 4, ere ikusi ahalko da.